Especialidades PADI

Sakonera handiko urpekaritza. 280 €

“Deep Diver” 4 urpekaritza-saioz osatutako kurtso honek 40 metrotan murgiltzen erakutsiko dizu, behar den igoera/jaistiera abiadura eta behar dituzun arnasketa teknikak erabiliz. Urpekaritza mota honen ekipamenduaren erabilera, segurtasun geldialdiak eta narkosiaren efektuak ere erakutsiko dizkizu. Kurtso honek 4 urperatze izateaz gain, teoria atal bat du, sakonerako benetako urpekaria bihurtuko zaituena. PADIren espezialitate honekin itsasoko sakonerak, segurtasunez, ikertzeko gai izango zara.

Orientazioko kurtsoa 170 €

3 urpekaritza-saioz osatutako ikastaroa. Berraurkitu zaitez iparrorratzarekin! Murgildu zaitez nondik zoazen eta nola itzuli zure barkura edo hondartzako irteera non dagoen jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. PADIren espezialitate honetan, iparrorratza trebetasunez erabiltzen eta naturak emandako tresnak erabiltzen irakatsiko dizkizugu. Iparrorratzaren erabilera onak eta berezko orientazioak osatzen duten konbinazio perfektuak, zure barkura arazorik gabe itzuliko dizu. Atal teorikoak, orientazioari buruzko behar dituzun ezagutzak eta nozioak emango dizkizu, jarraian egingo dituzun 3 urpekaritza-saiotan praktikan jartzeko.

Gabeko urpekaritza 170 €

3 urpekaritza-saioz osatutako kurtsoa. Liluragarria! Disfrutatu gauak ematen digun lasaitasunez eta misterioz. Murgiltze bera mila aldiz egin arren, oraingo honetan mundu berri batera zoaz, non itsas bizitza zer den ikusiko duzun, zure argiaren distiraz. Iluntasunean ulertzeko beharrezkoak diren keinuak, gauean murgiltzeko hartzen diren segurtasun neurriak eta gauez nola orientatu ikasiko dituzu, eta, gaueko bizitza guztiz ezberdina ikusiko duzu!! Jabetu zaitez urpekaritzako alde ilunaz eta ikusiko duzu nola liluratuko zaituen!!