Gure Eskola
150m2 baino gehiagoko azalera du eta aparkaleku propioa dugu. Bi sarrera alde humela eta zikua bereizten dituzte. Aldagela biek, gizonezko eta emakumezkoentzat, ur beroa dute. Materiala xaboi desinfektatzailearekin garbitzen da eta airean materiala zikatzeko gune aproposa daukagu.
Ikastaroak aurrera eramateko lekua eta beharrezko material guztiak ditugu ikaskuntza arina eta kalitatezkoa izan dadin.
Erlaxatzeko guneak; kafe-ontzia, freskagarriak, Wifia eta ordenagailua du nahi izanez gero zure argazkiak deskargatu edota konpartitzeko. Aldizkari espezializatuak eta bertoko urpekartitza puntuei buruzko liburuak ere aurki ditzakezu. Guzti honetaz aparte argazkilaritza materiala alokairuan daukagu eta gure dendak salneurri oso egokiak/lehiakorrak ditu.
Tailerrean gure teknikariak zure materiala konpon eta azter dezake.
Gure instalazioen barritasunak eta egokitasunak PADI 5 Star DIVE CENTER bihurtzen gaitue.
Itsasontzia
Gure zentrua Las Vistas hondartzatik 150 metrotara kokatuta dago eta furgonetarekin minutu baten Los Cristianos portura heltzen gara. Bertan Blau gure itsasontzia, 12 bezeroentzako prest dagoena, aurkitzen da.
Abiadura handiko erdi zurruna da. 200 zaldiko motoreduna. Botilendako euskarria du. Eta urperatzeko tokiak oso urbil daudenez oso erosoa eta dibertigarria da bertaratzea.
Garraioa
Furgoneta ditugu urpekariak eta beraien tresneria portura eramateko ahalik eta modurik erosoenean.