Urperatze Guneak

Mancha Blanca. Buceo en Tenerife
Mancha Blanca. Buceo en Tenerife

San Miguel o Mancha Blanca-gehienezko sakonera 45metro

Urperatze gune teknikoena eta ederrenetarikoa da. Urpekari adituentzako egokia da 5 korapiloko korrontea eukiten baitu eta gehienetan jitoan egiten da.Aingura 28 metrotako sakoneran gelditzen da. Mendebalderuntz zuzenduko gara 80 m baino gehiagoko jausia duen hertz batera heldu arte. Ferra txiki batek jaitsiera hasten dela adierazten du koral baltzez beteriko arku batera heldu arte. (Sarrera 40metrotan eta irteera 45)Koba koral beltzeko baso zerratu batez guztiz estalita dago. Honek Pirinioetako izei baso hostotsu bat gogorarazten gaita. Sentsazio guztiz ezberdinak, azalezinak. Ardua inguratu eta gero ferraruntz itzuliko gara eta hau atzean utzi eta gero paraleloan dagoen lemorratzak 2. hormaren hasiera seinalatzen du. Poliki poliki 36metrotaraino igoko gara izkutuan dagoen koba bat topatzen dugun bitartean Aldi berean, Miguelito, 50 kilodun mero bat guri begira dago argazkientzako posatzen duen bitartean.
Igoera hasteko momentua da. Korronteak utzi ezkero itsasertzera hurbilduko gara non barrakuda-sarda batek alde egingo gaita. Bidean arraiak, aingeru goardako marrazoak edota manta arraiak ikus ditzakegu urperatze ikaragarri batean. Korrontea oso bortitza/ gogorra izanda jitoanjoan eta buia botako dugu gure patroia gure bila etor dadin. Leku honen edertasuna eta zailtasuna bat datoz.

Cueva de las morenas
Cueva de las morenas

Itsasugeen Koba. Gehienezko sakonera 36 metro.

Basaltosko plataforma hau hareaz inguratuta dago, bertan milaka aingira bizi direlarik. Kobako kampokaldean lau mota ezberdineko itsasugeak aurki ditzakegu. Gurutze batek koban sarrera non dagoen erakusten du. Dana dala ez da sartzea gomendatzen urperatze mota honetarako ziurtagiriak eduki ezean. Kobatik aurrez aurre Karmengo Ama Birgina, itsas gizon eta emakumeen zaindaria, dago. Itsas hondoan egiptoko esfinge baten itxura duen harri bat aurki genezake, hemen Jaques Custo handiarien homenez dagoen plaka eta izurdea daude.

Ikusi ahal ditugu: bastangak, aingeru goardakoak, globoarrainak, eta argi dagoenez… itsasugeak. Koban barrukaldean mota guztietako izkirak, zigalak, otarrainak eta kolore bizidun itsas anemonak.

Montaña de Güaza
Montaña de Güaza

Guazako itsaslabarra. Gehienezko sakonera 24 metro.

Urpekaritzan hasiberriendako leku oso egokia. Hiru mailakatze daude jeitsiera eroso eta kontrolatua errezteko. Lehenengo plataforma 5 metrotan kokatuta dago eta arrain asko aurki ditzakegu.Gehienetan txokoak eta olagarroak ere aurkitzen ditugu gurekin jolasteko prest. Bigarren maila 14 metrora aurkitzen da. Itsaslabarretik eroritako milaka harrietan katalufak, ganbak, zigalak, itsas trikuak ata anemonak ezkutatzera jokatzen dute.

Atrgitasunak hirugarren maila erakusten digu, hareatza. Aingurak, aingeru goardako marrazoak, baztangak, tramanak eta mantelinak. “Roncador”ez osotutako sarda batek guztiz inguratuko gaitu euretariko bat sentiarazi arte. 100 bar ditugunean itzultzen hasiko gara bidean zeozer gehiago aurkitzeko asmotan. Bueltan 2bufadero” izeneko 10 metro duen koba ikus genezake bertan 3 anemona erraldoi aurkitu ahal dugularik.

Pecio Meridiam
Pecio Meridiam

Meridian- Gehienezko sakonera 30 metro.

42 metroko luzeera duen ontzi urperatu bikaina da hau. Argazkilariak urperatze gune hau oso gogoko dute ikuspena ikaragarria dalako eta argi aldaketak oso politak direlako. Guztiz garbitua izan eta gero txoko guztietan errestasun handiz sartzea posiblea da. Masta 25 metrotan horizontalki kokatuta dago baina masta nagusia eta barrandariaren ontzia 15 metrotan daude.
Batzutan seriolak (medregales) gurekin bat egiten dute ziurtasun geldiadia egiten dugun bitartean. Izurdeak ere gurekin olgatzea ez da arraroa. 25 minutuko urperatzea nahikoa da ondo ikusteko ontzi hau dekonpresioan sartu aurretik. Urperatze gune polit eta erreza.

Condesito
Condesito

Condesito. Gehienezko sakonera 18 metro

Zamaontzi honek 70 metrotako luzeera du. Punta Rascan hondoratu zen zemento zakuz beteta zegoelarik, gaur egun hondoan sakabanatuta daudelarik.

Korrontea eta ekaitzen eraginez txopa eta galdara gelditzen dira elementu ezanguratsu lez. Urperatze erraza baina giro oso berezikoa.

Roncadores del Palmar
Roncadores del Palmar

Palmareko Ronkadorak. Gehienezko sakonera 24m.

Palmar hondartza aurrean 5 metroko sakonaran plataforma bat dago.
Hormak duen jaitsiera ferra itsura du eta bertan arrain asko izkutatu egiten dira.Ferran erdikaldean “ronkadore” sarda batek burbuiletatik alde egiten du.
Baita ere belaki gorrietan izkutatzen saiatzen den igel arraina aurki dezakegu.

 

 

Ali-baba
Ali-baba

ALI BABAREN KOBA. Gehienezko sakonera 40 metro.

Titulazio eta aseguru egokia duten urpekarientzat bakarrik. Condesitoko  popatik 45°tara malda astiro jeisten dugu koral beltzez estalitako arroka batera heldu arte.
Ahoa zabala da eta oso argitsua da, honek 35 metrotara bukatzen duen tximinia batera eramaten gaitu. Izkirak, koral baltza, katalufak,eta baztangak ikus ditzakegu. Urperatze gune ezberdina da eta prestakuntza ezberdina eskatzen du.

 

 

Cueva de los cerebros
Cueva de los cerebros

BURMUINEN KOBA. Gehienezko sakonera 12 metro.

Kanariar Irletako Zenotea. Koba honetara egindako lehenengo urperatzea Mexikon dauden Zenoteak gogorarazi zizkidan. Koba San Juaneko hondartzatik gertu dago. Abama hoteletik gertu. Sarrera 12 metroko sakoneran kokatuta dago eta beharrezkoa da baga-itsasoak sarrera ez gaitzeztea.
Hiru harpe edo bide ezberdin daude. DAnak  0 kotara heltzen direlarik, bertan gangetan zuloen zehar sartzen den airea arnastu dezakegu. Ur gardenak zenoteetan bezala, haloklina txiki batek uhertzen dueña eta honek lehenengo aldiz datozenei  ustekabean harrapatzen die. Baztangak, zigalak, izkirak eta batez ereburmuin itzura duten belakiak, normalean 200 metrotako sakoneran egoten direnak bertan auki ditzakegu.

Segur aski artxipielagoko urperatze hoberenetarikoa.

Montaña Amarilla
Montaña Amarilla

MONTAÑA AMARIILA.  Gehienezko sakonera 20 metro

Hasieratik leku oso berezia da, eta TEnerifeko ekialdeko leku ederrenetarikoa.  Geruza ugari daude mendiaren ebakieran, kolore horiak izena emoten dio urperatze gune honi.
Xarmangarria, ezberdina, berezia, ilargi- paisaia, koral ikaragarriak eta bizi txiki ugariak urperatze bat baino gehiago egitera gonbidatzen gaitu. Lau gune guztiz ezberdinak ikus ditzakegu. Argazki ugari ataretzeko gunea da.